Porsche Pavillion, Henn Architekten

Henn Architekten estudio handiak Txinako lurretan bilatu du Europar krisialditik irteera; edozein kasutan, eskala txikiko proiektuetan ere emaitza onak eman dezaketela argi erakusten du Porsche etxerako egindako pabilioak. Autostadt parke tematiko erraldoian kokatua, Volkswagen, Audi edo Bentley bezalako marken pare jarri da Porsche pabiloi honen eraikuntzarekin.

Hormigoi edo porlan ikusia ematen badu ere, ez dago material horren arrastorik. Akaso kotxeen eraikuntza sistemari zeharkako dei bat eginez, eraikuntzak altzairu erdoilezineko xaflak erabiltzen ditu, altzairuzko zertxek sortutako forma hori estaltzeko. Porsche 911 bat baliz bezala, eta kanpotik sekulako itxura tektonikoa badu ere, izaerak kotxeen hiztegia hartzen du bere baitan.

Sinboloen hiztegi horrekin jarraituz, eta Platonen kobazuloaren mitoa gogoan, eraikina arrapala bat estaltzeko estalki bat bezala hartu daiteke; arrapala edo aldapa horren akaberan “jakituria” dago, hots, Porscheak. Beraz, eraikina eta kobazuloaren arteko alderaketa ez da, inondik inora, hutsala.