Zaramari tailerra GetxoPhoton

Zaramariko lagunek, Getxophoto festibalaren harira, tailer bat antolatu dute, “Argia Josten” lelopean. Zaramari arkitektura, hirigintza eta hezkuntza uztartzen duen taldea da, eta noizbait beraiei buruz hitz egin dugu. Luzatutako informazioa atxikitzen dizuet:

ARGIA JOSTEN
Umeentzako arkitektura lantegia Getxophoton

Argia josten argiak eta itzalak espazioa eraldatzeko duten gaitasunaren inguruko tailerra da. Lonetan inprimituriko Getxophotoko argazkiak berrerabiliz, era kolaboratiboan asmatu eta diseinatzeko umeei zuzenduriko arkitektura tailerra, alegia.

NOIZ: Irailak 2, igandea
NON: Zabala eskola, Algorta
ADINA: 7-12 urte
PREZIOA: 10 €

Izen ematea getxophoto@getxophoto.com eta Zaramariren webean.