Aldiri. Arkitektura eta Abar 4: Mugitu ala hil?

Aldiri. Arkitektura eta Abar aldizkariaren 4. zenbakiak mugikortasuna du hizpide, eta “Mugitu ala hil?” lelopean datorkigu. Duela urte bete hasi zuen aldizkariak kritikaren bidea jorratzen, betiere euskara hutsean eta tokiko arazoei so.

Aldiri_4 alea_portada

Aldiri aldizkariaren urteurrenarekin batera, hiri-mugikortasunaren aferaren inguruko hausnarketa datorkigu. Mugikortasunak berebiziko garrantzia dauka, bai hirigintzan, bai lurralde-antolamenduan, bai gizartearen eraketan ere; balio beza ale honen editorialaren pasarte batek horren garrantzia irudikatzeko: “Bilboko hiri metropolian izan ezik, azken 40 urteetan Euskal Herrian erabilera publikoko garraioek atzerakada izugarria izan dute. Gipuzkoak, esate baterak, 1930ean orain baino %40 trenbide gehiago zituen martxan”.

Hainbat saltokietan izango duzue aldizkaria eskuragarri: Hontza, ANTI, Cámara, Binario, Guggenheim edota Elkar megadendetan topatuko duzue (Iparraldean zein Hegoaldean). Harpidetza eskuratzeko, edo edozein zalantza argitzeko, aldiri@ueu.org helbidea izango duzue.

Post a Comment

Your email is never published nor shared. Required fields are marked *