Lantzean behin, lanaren estresa soinetik bost minutu kentzeko keinu bezala, urbansketchers.com orrialdeari gelditzen naiz so, baboen modura. Oraingo honetan Malagako Luis Ruizek egindako irudiak, bereziki, nire arreta berenganatu du. Zuekin konpartitu nahi nuen.
Arkitektura eta irudia batera egon dira betidanik, nahiz eta, CAD sistemak direla eta, azkenengo urteotan izugarrizko lan-modu aldaketa burutu izan. Egun, 3D eta ordenagailuen bitarteko marrazki programek, proiektu motaren arabera, garai batean arkatza eta orri zuriak zuten papera betetzen dute.
Nire uste apalean, Arkitekturak jorratzen dituen bi alderdiek (demagun, Teknika eta Artea) modu desberdinean jasotzen dute ordenagailuen ekarpena. Bati -teknikari- bideak irekitzen dizkion bitartean, besteari -Artea- adierazgarritasuna kentzen dio.


Post a Comment